Kontzertu berezia Mallabian, Mendibil abesbatzaren 20. urteurrena ospatzeko

Anboto 2024ko mai. 23a, 13:00

20 urte bete dira Mallabian Mendibil abesbatza sortu zutela, eta, urteurren hori ospatze aldera, zapatu honetan kontzertu berezia egingo dute.

Iratxe Uribelarrea abesbatzako zuzendariak jakinarazi duenez, Mendibil abesbatzako kideek hamaika abesti kantatuko dituzte data seinalatu hau omentzeko baliatuko duten kontzertuan. Mendibil abesbatzako kideek gonbidatu bereziak izango dituzte kontzertuan: herriko Jasokunde abesbatzakoak eta Gazte Alaiak dantza taldekoak. Uribelarreak esan du soinu eta argi teknikari baten laguntza ere izango dutela. Kontzertua frontoian izango da, 19:00etan. Kontzertuan bertan, 20 urteko ibilbidearen argazkiak proiektatuko dituzte. 

Abesbatzako zuzendariak esan du herrian errotuta dagoen Mendibil abesbatza ondo dagoela "osasunez". "Gaur egun 22 lagunek osatzen dugu abesbatza; sortu zenean beste kide gaude, gutxi gorabehera", argitu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!