Dagoeneko eman daiteke izena Mallabiko emakumezkoen frontenis txapelketan

Anboto 2024ko api. 23a, 12:28
Artxiboko irudia.

Mallabia Kirol Elkarteak antolatzen duen Emakumezkoen Frontenis Txapelketak badu data dagoeneko. Ekainaren 15ean bikotekako txapelketa jokatuko da, Mallabiko frontoian. 09:00etan eskualdeko txapelketa jokatuko da; hau federatu bakoen txapelketa da. Eta 11:30ean maila absolutukoen txanda izango da. 

Biharamunean, ekainaren 16an, banakako txapelketa jokatuko da, 09:00etan, eskolako frontoian.

Mallabia Kirol Elkartetik jakinarazi dutenez, dagoeneko martxan da txapelketako izen ematea. Bertan parte hartu gura duten emakumezkoek 669 028 718 telefono zenbakira deitu beharko dute. Bikotekako izen ematea 20 eurokoa da, eta banakakoa 10 eurokoa. 

Hauetxek dira txapelketetako sariak: bikotekako txapelketa irabazten duten federatuek 400 euro eta txapela izango dute. Federatu bakoen kasuan, garaikurra eta 100 euro. Banakako irabazleak txapela eta 200 euroko saria jasoko ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!