Gorputz anitzen edertasuna aldarrikatzeko erakusketa Mallabian

Joseba Derteano 2024ko mar. 4a, 10:00

Nahikari Emakumeen Elkarteak FEKOOR elkartearen Gure gorputzak, hainbat lurralde argazki erakusketa ekarriko du Mallabira.

Martxoaren 1ean hasi zen eta martxoaren 10era bitartean, Kontzejuzarrean egongo da ikusgai. FEKOOR, Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak, "gorputz normatiboaren inposizioa eta edertasun konbentzionalaren estereotipoak haustea" du helburu erakusketa honegaz, elkarteko kideen esanetan. Bestela esanda, "edertasuna gorputzen aniztasunean" dagoela aldarrikatu gura dute, Nahikariko kideek esan dutenez. 

Erakusketaren osagarri modura, berbaldi-solasaldi bat ere antolatu dute martxoaren 9rako. 12:30ean izango da. Argazkietan protagonista diren emakume batzuek euren esperientzia kontatuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!