Karmele Gisasola nagusi Azpeitian lehiatutako Urrezko Harri Jasotze Txapelketan

Anboto 2024ko mar. 1a, 09:53
Karmele Gisasola txapelarekin, Azpeitian. (Argazkia: Ibon Errazu)

Ainitze Zumeta eta Lierni Osa baino gehiago izan zen finalean.

Joan zen domekan, herri kiroletako urrezko txapelketen plaza bihurtu zen Azpeitiko Izarraitz pilotalekua. Besteak beste, Urrezko Harri Jasotze Txapelketako gizonen eta emakumeen finalak jokatu zituzten.

Emakumeetan Karmele Gisasola Zelai III nagusitu zen. Ainitze Zumeta, Lierni Osa eta hirurek lehiatu zuten finala. Bina minutuko txandetan, 63 kiloko zilindroa, kubikoa eta bola altxatu behar izan zituzten. 70 altxalditan 4.410 kilo jaso zituen Zelai III.ak; 67 altxalditan 4.221 kilo, Zumetak; eta 54 altxalditan 3.402 kilo, Osak.

Gizonetan binaka aritu ziren eta Imanol Royo Lartain eta Mikel Lopetegi Urra izan ziren onenak.

Aizkolari txapelketak ere lehiatu zituzten Azpeitian. txapelketa osoaren kronika Uztarria hedabidearen webgunean irakurri daiteke.

Azpeitiko irabazle guztiak. (Ibon Errazu)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!