Eskiari buruzko film labur sarituak ikusgai Mallabian

Joseba Derteano 2024ko ots. 13a, 10:08
Iazko Skimetraje jaialdiko irabazleak.

Iazko Skimetraje jaialdian nabarmenduriko hainbat dokumental Kontzejuzarrean emango dute eguenean. 

Iazko Skimetraje jaialdian saria lortu zuten film laburretariko batzuk Mallabiko Kontzejuzarrean proiektatuko dituzte otsailaren 15ean, 19:00etan. Guztira, bederatzi ikus-entzunezko emango dituzte. Amateur mailako film laburrik onenaren saria irabazi zuen Aomori da euretariko bat. Eskia eta snowboarda gustuko duten bost lagunek Japoniako eremu hartan bizitako abenturak kontatzen ditu. Skimetrajen sariren bat irabazi duten Falling in the No-fall zone, Donna Grasa eta Bleu Nuit dokumentalak ere egongo dira ikusgai Mallabian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!