URAk, Gipuzkoako Ur Partzuergoak, Mallabiko Udalak eta Ermuko Udalak sinatu berri duten hitzarmenaren barruan sartzen dira obra horiek. Mallabitik (Goitondoko poligonoa, zein Mallabiko herrigunea) Ermuko herrigunera doazen hondakin-urak garraiatzeko kolektoreak eraikiko dira. Kolektore horietan, bi horien hondakin-urak jaso eta Eibarreraino bideratuko dira, behar bezala arazteko, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak kudeatzen duen Apraizko araztegira.
Lanei esker, hiri-presio "handia" jasaten duen ibaiaren egoera ekologikoa "berreskuratzeko baldintzak sustatu" gura dituzte, URA-ko iturrien arabera.