Bestelako ekintzak ere egin dituzte. Jende asko aritu da prestakuntza lanetan dena behar den modura irteteko, eta eskolatik esker ona adierazi gura diete denei, honako mezua helaraziz: "Bihotzez eskerrak, ospakizun hau posible egin duzuen denoi. Berbarik barik geratu gara egindako lanagaz. Zoragarriak zarete". Joan zen zapatuan bazkaria antolatu zuten frontoian eta jendez bete zen. Kalejira eta musika kontzertua ere izan zen jai giroa herrigune osora zabalduz. Baina ekimen guztiak ez ziren egun horretara mugatu: urteurrenaren harira abesti bat sortu eta bideoklip bat grabatu dute komunitateko jendearekin; eskolan data berezia gogoratzen duen horma-irudia margotu dute eta eskolako logotipo berria sortu dute.