Mikel Sanchez otxandiarrak irabazi du Mallabiko frontenis txapelketa

Anboto 2023ko urr. 13a, 11:37

Unai Zubero abadiñarrari irabazi dio finala.

Mallabiko buruz buruko frontenis txapelketak eman du berea. 16 parte hartzaile hainbat asteburutan aritu dira lehian. Finala joan zen zapatuan jokatu zuten, Mikel Sanchez otxandiarraren eta Unai Zubero abadiñarraren artean. Azkenean, Sanchezek jantzi zuen txapela: 16-10.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!