Zapatuko Mallabitarrok Egina irteeran, herriko musika eta musikariak izango dira protagonista

Anboto 2023ko urr. 4a, 11:48

Berbalagunen barruko 'Mallabitarrok Egina' ekimenak bederatzigarren irteera egingo du zapatu honetan, Kaltxango AEK euskaltegiak eta Mallabiko Udalak sustatuta. Oraingo honetan herriko musikan murgilduko dira, 'Mallabia musika ere bada' izena jarri dioten irteeran. 

Hitzordua 10:00etan jarri dute, herriko plazan. Txangoa elizan hasiko dute bertako organoa eta musikariak ezagutuz. Ondoren, zurrutokian hamaiketakoa egingo dute herriko abesbetzei buruzko azalpenak jasotzen dituzten bitartean. Segidan, herriko rock musikariak ezagutuko dituzte eta musika lagunduta herritik ibiliko dira. Amaitzeko, Trabaku Goikoan bazkari autogestionatu eta musikatua egingo dute.

Izen-ematea 663 070 492 telefonoko whatsappean egin daiteke. Kultur etxean izena emateko epea urriaren 6an amaituko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!