Mallabiko, Berrizko eta Durangoko 18 gaztek parte hartu dute, 14tik 17 urtera artekoak. Gipuzkoatik ibili dira: astelehenean Bergaran hasi ziren. Martitzenean Azpeitiko Izarraitz mendiko aterpe batean lo egin zuten, egunean zehar San Agustin kultur gunea eta beste leku batzuk bisitatu ostean. Gaur Deban amaitu dute udalekua. Padel-surfa egin dute bertako hondartzan.