Itsaso Pradera eta Laura Saez txapeldun Mallabiko frontenis txapelketan

Anboto 2023ko uzt. 6a, 13:16

Joan zen asteburuan estatuko frontenis jokalaririk onenak batu zituen Mallabiko txapelketak, eta bertan euskaldunak nabarmendu ziren.

Lehenengo, zapatuko binakako txapelketan, Itsaso Pradera mallabitarrak eta Laura Saez gasteiztarrak Espainiako txapeldunak diren Ana Garcia eta Andrea Campo salamancarrak menderatu zituzten: 14-9. Ondoren, domekako buruz burukoan, Maialen Bilbao durangarrak oso estu hartu zuen Ana Garcia Espainiako buruz buruko txapelduna, eta tanto bakarraren aldeagaitik galdu zuen: 16-15. Azkenik, 16 urtetik beherako txapelketa Gotzon Odiagak irabazi zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!