Durangaldeko herritarrek ez dute errepide bazterrera irten eta txirrindulariak animatzeko aukera galtzen utzi. Trabakuko gaina izan da Tourrak Baionarako bidean igaro behar izan duen lehenengo aldapa. Ikurrinak, hamaiketakoa eta giro aparta. Trabakuan baturiko herritarrek gogotsu hartu dute tropela.