Mallabiko txatartegi batean sortutako sutea itzali dute suhiltzaileek

Anboto 2023ko eka. 30a, 13:31
Suhiltzaileak sua itzaltzeko lanean (SuhiltzaileGIP)

Hiru suhiltzaile parketako dotazioak bertaratu dira.

Goizaldeko 05:20 inguruan sutea piztu da Mallabiko Goitondo industrigunean kokatutako dagoen txatartegi bateko txatarra multzo batean. Iurretako eta Markinako parkeko suhiltzaileak ez ezik Gipuzkoako suhiltzaileak ere bertaratu dira sua itzaltzera. Gertaerak ez du zauriturik eragin, Ertzaintzako iturrien arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!