Mallabian Andra Mari eta Urriko Jaiak antolatzeko bilera egingo dute eguenean

Anboto 2023ko eka. 20a, 10:30
Kontzejuzarrean egingo dute bilera.

Kontzejuzarran izango da, 19:00etan.

Mallabitar guztientzako jai parte-hartzaileak antolatzeko helburuarekin, Mallabiko Udalak Andramariak eta Urriko jaiak antolatzeko bilera antolatu du, ohar batean jakinarazi duenez. Horregatik, ostegunean, ekainaren 22an, 19:00etan, Kontzejuzarran egingo den bileran parte hartzera deitu ditu herritarrak eta herriko elkarteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!