Elordi, buruz buruko finalerdietan

Anboto 2023ko mai. 13a, 08:53

Aitor Elordi mallabiarrak buruz buruko finalerdietarako txartela lortu zuen atzo Unai Lasori 16-22 irabazita. Finalerdia hilaren 21ean jokatuko du, Gasteizen, Dario Gomezen aurka.

Elordik partidu trinkoa jokatu zuen Bizkaia pilotalekuan, eta egungo txapelduna den Laso menderatu zuen. Partida amaieran, Lasok hiru tantora murriztu zuen aldea (16-19), mallabiarrak baina, sufritzen ere badakiela erakutsi zuen eta finalerdietarako txartela poltsikoratu zuen.

Lehenengoz ari da Aitor Elordi buruz buruko nagusian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!