Aitor Elordi buruz buruzko finalerdien bila Lasoren aurka

Joseba Derteano 2023ko mai. 12a, 12:00
Aitor Elordi eta Unai Laso martitzeneko pilota aukeraketan. Aspe pelota.

Aitor Elordi mallabitarra esku pilotako hitzordurik garrantzitsuenetako protagonista izatera ohitzen ari da. Aurten, lau eta erdian hirugarren geratu eta binakako txapela jantzi ostean, buruz buru ere onenen artean dabil. Gaur finalerdietarako sailkatu daiteke Unai Laso mendean hartzen badu. Jaialdia 21:15ean hasiko da, Bizkaia pilotalekuan. 

Laso gaur egungo buruz buruko txapelduna da eta Elordik partidu gatxa ikusten du. "Txapelduna kantxan dagoenean, horrek estatus puntua markatzen du eta uste dut berak igarri egin dezakeela presio puntu hori. Ni galtzeko barik irtengo naiz frontoira, eta ikusiko dugu zer gertatzen den", adierazi zuen Elordik martitzenean hedabideen aurrean, pilota aukeraketaren ondoren. 

Gaurko irabazleak Dario Gomezen kontra jokatuko du finalerdietan, maiatzaren 21ean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!