Mallabiak 'Zaporeak' Gobernuz Kanpoko Erakundearentzako makarroiak jasoko ditu

Anboto 2023ko mar. 20a, 10:50
(Argazkia: Facebook: Zaporeak proiektua)

Zaporeak erronka martxoaren 20tik 24ra izango da, eta bilketa-gunea udaletxean, liburutegian eta eskolan egongo da.

Zaporeak GKEak erronka solidario berria aurkeztu du, Lesboseko (Grezia) esparruetan errefuxiatuentzat ahalik eta elikagai gehien lortzeko, eta urtero lez Mallabiak parte hartuko du ekimen honetan.

Zaporeak Erronka martxoaren 20tik 24ra izango da Debabarreneko udalerri guztietan, eta Tuper Solidarioarekin amaituko da martxoaren 25ean, zapatua, Ermuan.

Ekimen solidarioaren bosgarren edizio honetan ohikoa den bezala, parte hartzen duen udalerri bakoitzari bildu beharreko elikagai bat esleitu zaio. Horrela, Mallabian eta Mendaron hodi-makarroia bilduko da; Ermuan, Soraluzen eta Deban arroz luzea; Eibarren, dilista pardina, Elgoibarren, garbantzu pedrosillanoa eta Mutrikun kontserban arraina. Produktuen bilketa martxoaren 20an hasiko da, eta hilaren 24ra arte luzatuko da. Mallabian bilketa-gunea eskolan, liburutegian eta udaletxean izango da.

Ahalik eta produktu gehien bildu ondoren, zapatuan Tupper Solidarioa ospatuko da Ermuko Kardenal Orbe plazan, 14: 00etatik aurrera. Ekitaldi honetan, 5 euroren truke, bakailaoa, arroza lumagorriarekin eta fruta pieza bat duten dilistak dituen tuper bat erosi ahal izango da. Zaporeak elkarteko sukaldari laguntzaileak arduratuko dira bazkaria prestatzeaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!