Mallabiak emakumeen gomazko paletako finalak hartuko ditu zapatu honetan

Anboto 2023ko mar. 10a, 11:03
Txapelketako finalerdietako partiduko irudia. (Iturria: Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza)

Lau mailatan jokatuko dira finalak.

Mallabiko pilotalekuan eliteko gomazko paleta partiduekin gozatzeko aukera dago zapatu honetan, 15:45etik aurrera. Hirugarren mailako finalean Elorrioko talde bi heldu dira finalera: Elorrio A eta Elorrio B. Segidan, Hernani A eta Gure Pilota taldeek bigarren mailako finala jokatuko dute.

Lehenengo mailako txapela irabazteko hautagai biak honako hauek dira: Mendi-Gure / Auña-Larraun. Azkenik, elite mailako txapelaren bila ibiliko dira Irazustabarrena-Mendizabal eta Murillo-Galdos bikoteak. Partiduak ETB4 telebista katearen bidez ere ikusi ahalko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!