2015etik udalerriko alkatea izateaz gainera, 2007tik udaletxeko zinegotzi ere bada Igor Agirre. Beragan jarraitako konfiantza eskertu du. "Ilusioa egiten du ikusteak gure proiektuetan nola ari garen aurrera egiten eta Mallabia nola hobetzen ari den", azaldu du ohar batean.
Pandemia oste honetan, 2019an aurkeztutako proiektuei "berregiteko" prest dauela adierazi du. "Proiektu guztiak, xumeetatik hasi eta handienera, ilusioz beterikoak dira". Proiektu "garrantzitsuetako" bat Berano eta Arandoño auzoetarako sarbide berriak dira. "Aldarrikapen historiko hori Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin aurrera atera ahal izango dugu", azaldu du. Eibar Kirol Elkartearen kirol-hiria ere martxan dagoela gogorarazi du, Areitio gainean.
Legegintzaldian zehar Mallabiko ondareari balioa emateko lanak ere gogoratu dituzte oharrean, hala nola, garbitokia, pasealekuak berreskuratu eta seinaleztatzea, ur-jauzien ibilbidea, Okako errepidea edo eta Oiz mendiaren proiektu arkeologikoa.