Mallabian frontenis maratoia egingo dute hilaren 25ean

Anboto 2023ko ots. 21a, 12:20

Martxan da binakako txapelketan parte hartzeko izen-ematea. Bikote irabazleak 300 euroko diru saria izango du. 

Mallabia Kirol Elkarteak antolatzen duen frontenis maratoi mistoa ate joka dago. Aurtengo aldia otsailaren 25ean egingo dute, zapatuan, eta dagoeneko izen-ematea hasita dago, 669 028 718 telefonoaren bitartez. Izen-ematea 18 euro da bikoteko. Plazak mugatuak direla gogoratu dute antolatzaileek. Irabazleak 300 euroko saria eskuratuko du; bigarrenak 200 eurokoa eta hirugarrenak 100 eurokoa. 

Frontenis maratoiak arrakastatsuak izaten dira eta Euskal Herriko nahiz kanpoko bikoteek parte hartzen dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!