[EGITARAUA] Erromeriak, mozorro lehiaketa, film laburren emanaldia eta gehiago Mallabiko inauterietan

Anboto 2023ko ots. 14a, 12:01

Zapatu honetatik otsailaren 26ra askotariko ekimenekin gozatu daiteke Mallabian.

Inauterietako egitaraua zapatuko txitxiburduntziarekin hasiko da, udalak eta Gurasoen Elkarteak antolatuta. Parte-hartzaileek txorizoa, ogia eta makila eraman beharko dituzte. Sua eta umeentzako edaria udalaren kontura dira. Larunbateko eguna Gauargi Taldearen mozorro erromeriarekin amaituko da.

Domekan Mallabia Kirol Elkarteak antolatutako 'Superigandea' ekimeneko kirol ekintzak egingo dituzte gaztetxoekin. Martitzenean, karnabal egunean, arratsalde osoan egongo dira ekintzak: magia ikuskizuna, txokolotada, mozorro lehiaketa, Oihan Vegaren erromeria…

Mozorro lehiaketa

Mozorro lehiaketarako izen-ematea egiteko modu bi daude: aurretik, liburutegian, otsailaren 20a baino lehen; asteartean bertan, 16:30etatik 17:30etara. Talde edo pertsona bakoitzak abesti bakarra aurkeztu behar du USB batean.

12 urtetik beherakoentzat erosketa txartelak dira sariak: 30 eta 60 eurokoak mozorro indibidual edo bikoteentzat, eta, 60 eta 120 eurokoak taldeentzat.

12 urtetik gorakoentzat sariak 50 eta 100 eurokoak izango dira banakako edo binakako parte-hartzaileentzat, eta, 100 eta 200 eurokoak taldeentzat. Atal honetan, 60 euroko saria ere egongo da arropa zaharrez egindako mozorro onenarentzat.
 
OTSAILAK 18
19:00 Txitxiburduntzia herriko frontoiaren kanpoaldean.
20:00-22:30 Mozorro erromeria herriko frontoian Gauargi taldearekin.
 
OTSAILAK 19
11:00 Superigandea. Askotariko kirolak eskolan.
16:00 Bingoa eta xake tailerra Kontzejuzarrean.

OTSAILAK 21 - INAUTERI EGUNA
14:45-15:45 Asier Kidam magoa, eskolan.
16:30 Txokolotada herriko frontoian.
17:00-20:30 Erromeria frontoian DJ Oihan Vegarekin.
18:30 Playback eta mozorro lehiaketa.

OTSAILAK 23
18:30 Skimetrajea: 2022ko film labur sarituen hautaketa, Kontzejuzarrean.

OTSAILAK 25
09:30 Frontenis mistoko maratoia frontoian.

OTSAILAK 26
10:30 Pala txapelketa herriko frontoian.
17:00 Emakumeen gomazko paleta txapelketan elite mailako final aurrekoak frontoian.
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!