Auzo-taxirako txartela berritzeko aukera dago Mallabian

Anboto 2023ko ots. 14a, 09:18

Orain urte gutxi, Mallabiko Udalak autzo-taxia ipini zuen martxan herritarrei joan-etorrietan laguntzeko.

Zerbitzu hori erabili ahal izateko, identifikazio txartel bat eskuratu eta urtero berritu beharra dago. Udaletik gogoratu dute txartela berritzeko aukera dagoela udaletxean. Horretarako, txartela berritu edo eskuratu gura duenak dokumentu bi eraman behar ditu: NANaren kopia eta NANerako tamainako argazkia. Txartel hau pertsonala eta besterenezina dela gogoratu dute; hau da, txartela atera duenak baino ezin du erabili. Txartelak urtea amaitu arte balio du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!