Mallabiko Elkartasun Astearen barruan bertso-afaria egingo dute zapatuan Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto bertsolariekin

Anboto 2023ko urt. 10a, 10:05

Zaparrada elkarteak ekitaldi sorta antolatu du gaurtik zapatura Elkartasun Astearen barruan.

Gaurtik barikura Jurgi Garitagoitia Salegik kartzelan egindako artelanen erakusketa ikusgai egongo da Kontzejuzarrean. 18:00etatik 20:00etara bisitatu daiteke.

Eguenean, 18:00etan, Lander Garrok zuzendutako 'Tipularen sehaska kanta' film-dokumentala eskainiko dute Kontzejuzarrean. Espetxean gaixotasunak suposatzen duen samina bistaratzen du dokumentalak.

Azkenik, zapatuan, 21:00etan, bertso-afaria antolatu dute Beñat Gaztelumendi eta Julio Sotorekin Askalde elkartean. Afarirako txartelak frontoian eta herriko tabernan eskuratu daitezke 25 eurotan. Urtarrilaren 12a da txartelak erosteko azken eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!