Ioritz Gisasolak Bizkaiko III. Pentatloi Txapelketa irabazi du

Anboto 2022ko aza. 2a, 09:13

Ioritz Gisasola erdian, Bizkaiko Pentatloi Txapelketako txapelarekin. (Bizkaiko Herri Kirol Federazioa)

Bost probatik hirutan berea izan zen denborarik onena.

Joan zen zapatuan gizonen Bizkaiko Pentatloi Txapelketa lehiatu zuten Getxon. Sei finalisten artetik bi Durangaldekoak izan ziren: Ioritz Gisasola 'Zelai IV' eta Jon Gisasola 'Zelai V' mallabiarrak. Ioritz Gisasola txapeldun geratu zen eta Jon Gisasola, laugarren.

Ioritzek lanik onena egin zuen aizkoran, txinga-eramaten eta korrika. Giza proban bigarren denborarik onena lortu zuen Aritz Irazabalen atzetik eta harrijasotzen hirugarren denborarik onena egin zuen Jon Gisasolaren eta Aritz Irazabalen ostetik.

Txapelketako emaitzak:

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!