Azken egunetako haize boladek makina bat arazo sortu dituzte Euskal Herrian eta Durangaldea ere ez da libratzen. Atzo arratsaldean suhiltzaileek informatu zuten Mallabira joan zirela kable elektrikoen gainera eroritako zuhaitz bat erretiratzen saiatzera.
Atzoko arratsaldeko beste irteera batean Arrazolara joan ziren, eraikin batetik jausteko arriskuan zeuden teila batzuk erretiratzera.
Alerta naranja
Gogoratu behar da tenperatura altuek eta haize boladek eraginda, Bizkaia alerta naranjan dagoela base-suteen arrisku handiagatik. Esaterako, ezin dira su artifizialak, petardoak eta beste gai pirotekniko batzuk erabili, ezta barbakoarik egin ere. Horrez gainera, uztondoak, larre iraunkorrak, inausketa hondarrak eta baso-hondarrak erretzeko baimen guztiak eten egin dituzte.
Suhiltzaileak Arrazolan. (Bideoa eta argazkia: @BomberosIurreta)