Mallabiko Udalak hainbat auzo batzar egingo ditu datozen aste bietan

Anboto 2022ko urr. 24a, 09:12

Lehenengo batzarra gaur izango da, Gerea auzoan.

Auzoen egoerari buruzko informazioa partekatzeko eta auzoak hobetzeko proiektuak aurrekontuetan sartzeko helburuarekin, Mallabiko Udaleko udal taldeak hainbat bilera antolatu ditu urrian eta azaroan zehar. 

"Urtean zehar egindako jarduerei buruzko informazioa helaraziko diegu, eta haien ekarpenak batuko ditugu, auzoak hobetzen jarraitzeko. Parte hartzea funtsezkoa da guretzat", adierazi du Igor Agirre alkateak udaleko ohar batean.

Batzar denak 19:00etan hasiko dira. Honako hauek dira data guztiak:

  • Urriak 24, astelehena: Gerea auzoa, elkartean.
  • Urriak 25, martitzena: Goita auzoa, Zumarra elkartean.
  • Urriak 26, eguaztena: Arandoño-Beranonagusia-Beranotxikia, Kontzejuzarrean.
  • Azaroak 2, eguaztena: Areitio-Aitxu-Osma-Zengotita, Kontzejuzarrean.
  • Azaroak 3, eguena: Hirigunea, Kontzejuzarrean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!