Aitor Maeztu bilbotarrak buruz buruko eta binakako txapelak jantzi ditu Mallabian

Anboto 2022ko eka. 13a, 10:18
Ezkerretik hasita: A.D. Mallabia elkarteko Juan Carlos Perez, Aitor Maeztu, Jony Serna eta Igor Aguirre Mallabiko alkatea.

52 lagunek parte hartu dute txapelketan.

Mallabian frontenis maratoia jokatu dute asteburuan eta Aitor Maeztu bilbotarra izan da protagonista nagusia buruz buruzko nahiz binakako finalak irabazi dituelako. Buruz burukoa Mikel Urrutia abadiñarrari irabazi dio: 18-11. Binakakoa Villarcayoko (Burgos) Jony Sernarekin batera irabazi du Asier Bustinza eta Unai Duandikoetxea gasteiztarren kontra. 52 lagunek parte hartu dute txapelketan.

Promesen txapelketa zapatuan

Ekainaren 18an, datorren zapatuan, promesen mailako buruz buruko frontenis txapelketa lehiatuko dute Mallabian, 09:00etatik aurrera. 2006-11 urteen arteko gazteei bideratuta dago. A.D. Mallabia elkartekoentzat izen-ematea doakoa da eta gainerakoentzat lau euro. Izen-ematea 669 02 87 18 telefonoan egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!