Exposito-Iztueta eta Aldai garaile Biharko Izarrak txapelketan

Anboto 2022ko eka. 11a, 13:52

Aimar Morgaetxebarria zornotzarra txapeldunorde geratu da Josu Igor aurrelari nafarragaz. Emakumeen lau t'erdiko finala Amaia Aldai dimoztarrak irabazi du.

Mallabiko frontoiak Biharko Izarrak pilota txapelketaren finalak hartu zituen atzo iluntzean. Aimar Morgaetxebarria zornotzarrak txapelketako binakako finala jokatu zuen Josu Igoa aurrelari nafarragaz batera; baina bikoteak ezin izan zuen txapela Durangaldean mantendu. Hodei Exposito hernaniarra eta Martxel Iztueta tolosarra nagusi izan ziren. Partida 22-07 amaitu zuten.

Bestalde, Amaia Aldai dimoztarrak eta Olatz Arrizabalaga gernikarrak lau t'erdiko finala jokatu zuten. Lehenengo aldia izan da Biharko Izarrak sariketaren baitan emakumeen txapelketa antolatu dutela. Lehenengo edizio honetako txapela Arratia aldera joan da. Amaia Aldai 22-19 gailendu zitzaion Olatz Arrizabalagari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!