Puro Relajo, azoka, pentatloia eta gehiago kultur hamabostaldian

Joseba Derteano 2022ko eka. 3a, 13:16

Kultur hamabostaldiaren azken asteburua ekitaldiz beteta dator. Zapatuan, 10:00etan, irteera antolatu dute, Mallabiko herrigune historikoa ezagutzeko. Petriletik irtengo dira.

Arratsalderako, goitibehera jaitsiera antolatu dute umeentzat, Elizosten. 16:30ean hasiko da. Gero, 19:30ean, Karmele Gisasolak eta Uxue Ansorregik pentatloi erakustaldia egingo dute parkean, eta Deabru Beltzak taldearen ikuskizunak emango dio amaiera egunari, 22:00etan.

Domekan, 10:00etan, nekazaritza eta artisautza azoka egongo da frontoian, eta, 12:00etan, Kukai taldeak Topa ikuskizuna eskainiko du. Azkenik, 18:00etan, Puro Relajo taldearen musika kontzertua hasiko da anfiteatroan. 

Ekainaren 11n binakako eta buruz buruko frontenis txapelkea lehiatuko dute, eta oraindino plazak daude parte hartzeko, interesdunek 669 02 87 18 telefonora deituta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!