Ioritz Gisasola mallabiarrak euskal pentatloiko lehen kanporaketa gainditu du

Maialen Zuazubiskar 2022ko mai. 30a, 10:52
Ioritz Gisasola ezkerrean.

Gisasolak bigarren denbora onena lortu zuen lehenengo kanporaketan.

Asteburuan Ioritz Gisasola mallabiarrak euskal pentatloiko lehenengo kanporaketa gainditu du. Gisasolak 10:45eko denbora eginda bigarren postua lortu zuen. Kanporaketa Xabier Zalduak irabazi zuen 10:10eko denboragaz. 

Hurrengo kanporaketa irailean izango da. Kanporaketa horretara aurrez sailkatutako zortzi kirolariak eta lehenengo kanporaketan sailkatutako laurak parte hartuko dute. Finalera sei kirolari sailkatuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!