Mallabiko Udalak Trabakua-Longa landa-bidea konpontzeko eta berrasfaltatzeko obrak egingo ditu. Horretarako, proiektuaren lizitazioa atera du, 117.209,98ko prezioan, BEZa barne.
Gaur egun egoera txarrean dagoen zorua saneatzea da obren helburua. Trabakua-Longa landa-bideak 1,6 kilometro inguruko luzera du eta BI-430 foru-errepide zaharrari dagokio.
"Errepidea ez dago egoera onean, eta oso beharrezkoa da zoladura konpontzeko eta berriz asfaltatzeko zenbait obra egitea", azaldu du Igor Agirre alkateak.