Mallabiko ur jolas parkea irekiko dute zapatuan eta domekan

Anboto 2022ko mai. 20a, 14:08
Mallabiko ur jolas parkea.

Ur jolasen parkeak aisialdi gune berri bat du.

Mallabiko Udalak ur jolasen parkea irekiko du asteburu honetan. Maiatzaren 21eko zapatuan 13:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; maiatzaren 22ko domekan, berriz, 16:00etatik 20:00etara. Ur jokoekin batera, aisialdi gune bat ere prestatu dute, udalak ohar batean informatu duenez.

Herritarrei uraren erabilera "arduratsua" egiteko eskatzen diete oharrean.

Aisialdi gune berria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!