Demi Volleringek irabazi du Itzulia Women lasterketako bigarren etapa, Mallabian

Anboto 2022ko mai. 14a, 16:09
Demi Volleringen irudia (Argazkia: @Charly López / Itzulia Women)

Mallabian hasi eta bukatu da gaur, Itzulia Women, Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapa, eta demi Volleringek garaipena errepikatu du. Hartara, Team SD Worx taldeko txirrindulari herbeherearrak lidergoa mantentzen du, sailkapeneko bigarren txirrindulariari 22 segunduko aldea atereaz.

Ihesaldiak sortzeko mugimendu askorekin hasi da Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa. Hasierako kilometroak oso gogorrak izan dira hiru mendate puntuagarrirekin. Hala ere, etapa helmuga aurreko azken aldapan erabaki da. Volleringek erasora jo du helmugatik 150 metrora zeudela, aurtengo Emakumezkoen Itzuliaren bigarren garaipena lortuz.

BIhar bukatuko da lasterketa Donostia-Donostia etaparekin.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!