Trabakuko errepidea zabaldu dute, lau hilabeteko konponketa lanak amaitu ondoren

Anboto 2022ko api. 12a, 21:30

Neguan izandako euriek lur-jausia eragin zuten Trabakuko errepidean

Trabakuan iazko lur-jausiak eragindako kalteak eta BI-633 errepidea konpontzeko lanei aurre egiteko 1,5 milioi euroko inbertsioa egin du Bizkaiko Foru Aldundiak. Semaforoen bitartez bideratu da zirkulazioa lanek iraun duten hilabeteotan. 

Gaur arratsaldetik lur-jausiak hondatutako Trabakuko errepidearen zati horretan normaltasunera bueltatu da trafiko zirkulazioa. Neguan izandako euri-jasek lur-jausia eragin zuten, errepidea arrakalatu eta hondoratu egin zen. Guzti hori konpontzeko lanak lau fasetan egin ditu Bizkaiko Aldundiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!