Elgeta, Burgos eta Harora joan dira Mallabiko frontenis txapelketako txapelak

Anboto 2022ko mar. 30a, 12:57

Mallabia kirol taldeak joan zen asteburuan antolatutako frontenis txapelketa arrakastatsua izan zen eta, beste behin, estatuko toki askotik etorritako bikoteek parte hartu zuten.

Txapelketa mistoan Andrea Arnaiz burgostarrak eta Adrian Viribay haroarrak jantzi zuten txapela. Finalean 16-9 menderatu zituzten Jesus Dominguez eta Gwenaelle Cenicero iruindarrak.

Emakumeen txapelketan Mireia Rubio eta Maitena Mañarikua elgetarrentzat izan zen garaipena. Finalean Ihintza Imaz eta Maialen Ezeozala ormaiztegiarrak menderatu zituzten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!