Mallabiko Udalaren Euskara Sailak hainbat ekitaldi antolatu du 22. Korrikaren harira. Gaur arratsaldean, 19:00etan, 'Ardo kantaldi madarikatua' ekimena izango da probalekuan. Martxoaren 27an, berriz, Korrikaren aurkezpena egingo dute 12:00etan Mintzodromoarekin. 13:00etan, dantza erakustaldia eta petoen salmenta egongo da eta kilometro erosleekin argazkia aterako dute. Ondoren, irakurketa egingo dute plazan Gazte Alai Dantza Taldearekin, Mallabiko Berbalagunekin eta Kaltxango AEKrekin.
Korrika eguna
Korrika apirilaren 1ean, 08:36ean, helduko da Mallabira. Korrika Txikia, berriz, 15:00etan izango da eta jolasak egongo dira. Guraso elkarteak askaria prestatu du 16:00etarako eta segidan 'Baserriko porrusalda' haurrentzako ikuskizuna egongo da parkean.
Azkenik, apirilaren 3ko goizean, Superigandea egingo dute eskolako frontoian askotariko jokoekin. Arratsaldean, 'Zutik' filma eskainiko dute Kontzejuzarrean.