Trabakuko pasabidean pintaketak egin dituzte

Anboto 2022ko mar. 15a, 13:56

Mallabiko pasabideko tuneleko pintadak.

Urtea hasi denetik hona, Trabakuko pasabideak "ekintza bandalikoak" jasan dituela salatu du Mallabiko Udalak.

Azken hiru hilabeteetan pintadak egin dituzte Trabakuko pasabidean. "Instalatu zenetik behin baino gehiagotan gertatu da hori", salatu dute udaleko ohar batean.

Hori dela eta, Mallabiko Udalak altzari publikoen aurkako ekintza bandaliko "errepikakor" hauek salatu nahi izan ditu. Igor Agirre alkateak azpimarratu duenez, "udalak garbituko ditu pintadak, eta mallabitar guztiei eragingo dien gastu berria izango da". Garbiketak lanak udal brigadak egingo ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!