Joanes Bakaikoa etxarriaranaztarrak eta Iker Elizegi asteasuarrak osatzen dute bikote bat; Victor Esteban ezkaraitarrak eta Andoni Gaskue larrainzarrak bestea.
Lehenengo fase ederra osatuta, bikote biek merezita lortu dute finalerdietarako txartela eta ez dago faborito argirik gaurko partidura begira.
Elordi atarikoan
Atariko partiduan, etxeko pilotariak jokatuko du, Aitor Elordik. Mallabiko aurrelariak Ladis Galarza izango du bizkarzain. Biek elkarregaz, Peio Etxeberriaren eta Xabier Tolosaren kontra jokatuko dute atarikoan.