Paleta gomako palistarik onenak Mallabian lehiatuko dira txapelaren bila

Joseba Derteano 2022ko ots. 22a, 10:30

Artxiboko irudia.

Mallabiko pilotalekuak paleta gomako Euskal Herriko elite txapelketako finalerdiak eta finala hartuko ditu otsailaren 26ko eta martxoaren 5eko zapatuetan, hurrenez hurren. Kasu bietan, 17:00etan hasiko dira partiduak.

Txapelketa honetan, paleta gomako emakumerik onenak dabiltza lehian. Orain arte, jardunaldi bi jokatu dituzte, Etxarri-Aranatzen eta Areatzen, eta asteburuan hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko dute, Tolosan.

Txapelketak joko sistema berezia du, Biharko Izarrak pilota txapelketak duenaren antzerakoa: ez dago bikote finkorik. Hau da, jardunaldi batetik bestera aldatu egiten dira bikoteak. Horrela, lehenengo fasean puntuaziorik handiena lortu duten lau aurrelari eta atzelariek jokatuko dituzte Mallabiko finalerdiak.

Oraingoz, Irustabarrena, Galdos eta Murillo aurrelariek partidu bana irabazi dute; atzelarien artean, Arrieta dago ondoen kokatuta, jokaturiko partidu biak irabazita. Aurten ez dago Bizkaiko ordezkaririk txapelketan: Denak Gipuzkoak, Arabakoak edo Nafarroakoak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!