Jaurlaritzaren esanetan, ez dago data zehatzik Trabakuko radarra martxan ipintzeko

Joseba Derteano 2022ko ots. 3a, 10:13

Martxan ipini aurretik, oraindino "lan teknikoak" falta dira egiteko, Eusko Jaurlaritzatik adierazi dutenez.

Ibilgailuen abiadura kontrolatzeko helburua duen Trabakuko radarra ez dago martxan oraindino. Horrelaxe baieztatu dute Eusko Jaurlaritzako iturriek. Kamerak ipinita daude errepidearen alde bietan, baina "lan teknikoak" egitea falta da oraindino. "Horregaitik, ez dago data zehatzik radarra martxan ipintzeko", adierazi dute Jaurlaritzatik. Falta diren lanak amaitzen direnean, radarraren probaldia hasiko dute; hau da, epealdi batean martxan egongo da baina ez dute salaketarik edo isunik ipiniko. Azkenik, radarra ofizialki martxan ipiniko duten abisua Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!