Hiru lur-jausietatik handiena herrigunetik Urtia industrialdera doan bidean gertatu zen, abendu erdian. Kalteak konpontzeko, proiektu bat egin dute, 50.000 euroko aurrekontuagaz, eta konponketak "ahalik eta arinen" egitea da asmoa, Igor Agirre alkatearen esanetan. Beste lur-jausi bat Gerea auzoan izan da, Longa auzora doan bidearen ondoan. Azterketa geotekniko bat egin eta gero, zenbait alternatiba baloratzen dabiltza konponketak egiteko. Hirugarren lur-jausia San Juan auzoko landa batean gertatu da. Joan zen astean, Aldundiko arduradunekin batu ziren lur-jausiaren ondorioak bertatik bertara ikusteko.