[BIDEOA] Izarok abesti berria aurkeztu du

Anboto 2022ko urt. 22a, 14:00

Izaro Andres musikari mallabiarrak aurten argitaratuko duen proiektu bereziaren lehen alea da 'Ventanas cerradas' abestia. 

Pedro Pastor kantautoreagaz batera interpretatu du Izarok abesti intimo hau. "Barrurantz egindako bidaien argazki musikal txiki bat da 'Ventanas cerradas' abestia. Kantuak dena erretratatzen du: bidaia bat etxe baten barrura, gorputz baten barrura, une baten barrura", azaldu dute ohar baten bidez. Ander Merinok gidatu du bideoklipa. 

Belodromorako sarrerak salgai

Hitzordu garrantzitsua du Izarok maiatzaren 7an, izan ere, Donostiako Anoeta Belodromoan kontzertu berezia eskainiko du artista mallabiarrak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!