Trabakuko bidea behin-behinean zabalduko dute bihartik aurrera

Anboto 2021ko abe. 20a, 18:18

12:00etatik aurrera errei bat zabalduko dute BI-633 errepidean, Mallabian.

Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez, semaforoek trafikoa txandaka erregulatuko dute bihartik aurrera, BI-633 errepidean Trabakuan. Abenduaren 10eko euriteen ondorioz gertatutako lur-jausiak errepidea zarratzea eragin zuen. Errepidea konpontzeko lanek martxoaren amaierara arte iraungo dutela iragarri dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!