Mallabiko frontenis maratoiko txapelak Errioxara eta Salamancara joan dira

Joseba Derteano 2021ko aza. 4a, 08:55

Joan zen asteburuan, maila handiko emakumeen frontenis maratoia lehiatu zuten Mallabian. Buruz buruko finala Lorena Barrón errioxarrak eta Ana García salamancarrak jokatu zuten, zapatuan.

Partidu erdira arte, norgehiagoka lehiatua izan zen. Hortik aurrera, Barrón gehiago izan zen eta berak jantzi zuen txapela (12-8). 100 euroko saria ere irabazi zuen.

Domekan, binakako txapelketan, Barrónek eta Garcíak bikotea osatu zuten eta txapela jantzi zuten Inge Sancristobal gueñestarrari eta Laura Sáez gasteiztarrari 8-6 irabazita. 250 euroko saria irabazi zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!