Parte hartzea "baxua" izan zela onartu du Igor Agirre alkateak: 94 herritarrek eman zuten iritzia. 30 lagunek kirolgune gehiagoren aldeko iritzia eman zuten, eta 36 beste aukeraren alde agertu ziren. Gainerako 28ek gobernu taldeak parte hartze prozesua aurrera eramateko izan duen modua kritikatu zuten.
Agirrek dio proposamen biek antzeko boto kopurua izan dutenez erdibideko bat landuko dutela, eta gero batzordean eztabaidatuko dutela. Parkea urtea amaitu aurretik onartzea da asmoa.