Gaur, 12:00 inguruan gas ihes bat gertatu da Mallabiko Areitio gainean, han inguruan lanean zebiltzan langile batzuek eraginda. Suhiltzaileak eta gas arloko teknikariak bertaratu dira. Ihesa 13:15 inguruan konpondu dute. Bitarte horretan inguruko baserri bateko kideak baserritik atera dituzte, prebentzio neurri moduan. Gas teknikariek baserri inguruko gas kantitateak neurtu dituzte eta teknikariek baimendu dutenean itzuli ahal izan dira baserrira, Ertzaintzako iturrien arabera.
(Bideoa: @BomberosIurreta)