Gertakaria goizaldeko 5:10ean gertatu da, Mallabiko industriagune bateko enpresa batean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, herritar baten deia jaso dute, enpresan zaratak zeudela esanez. Bertaratu direnean gizonezko bat aukitu dute enpresa barruan eta atxilotu egin dute.
Hurrengo orduetan 45 urteko gizonezkoa epailearen aurretik pasako da.