Industrialdearen ondo-ondotik doan errekak gainezka egiten zuenean, kalteak eragiten zituen inguruko pabilioietan. Azken urteetan behin baino gehiagotan gertatu den zerbait izan da udal ordezkarien esanetan. Arazo horiek konpontzeko, lan nagusi bi egin dituzte. Batetik, erreka apur bat desbideratu dute; bestetik, lehen estalita zihoan erreka, eta orain bistan utzi dute, estalkirik barik.