Azken aste bietan, eskaladarako egiturak ipini dituzte, eta, orain, erorikoetatik babesteko zoru berezia ipintzea falta da. Horren ondoren, sartu-irteerak kontrolatuko dituen sistema ipiniko dute. Boulderra erabiltzeko, aurretik eskatu beharko da txanda. Atea txartel bategaz edo mugikorragaz zabaldu ahalko da, aplikazio baten bitartez.