Uztailaren 22tik 28ra egiteko, Mallabitik Gernikarainoko ibilbidea prestatu dute, kostaldetik. Izen-ematea hasita dago; uztailaren 14a izango da azken eguna apuntatzeko, eta Mallabiko liburutegian egin daiteke inskripzioa.
Satxibuko kideek azaldu dutenez, COVIDa dela-eta Gernikarainoko ibilbidea bertan behera utzi behar izanez gero, horietan egunetan Mallabian zehar ibiliko dira, auzorik auzo.